Hala partikular nola enpresa eta administrazioei aholkularitza juridiko osoa eskaintzen diegu; hots, aholkularitza, bileretan parte hartzea, bide administratiboan erreklamazioak, txostenak lantzea eta prozedura administrazioarekiko auzi-prozesuetan defentsa juridikoa.

  • Kontratazio publikoa (Baldintza-agiri administratiboen egitea, kontratazio mahiei laguntza, erreklamazioak).
  • Lege-araudiak egitea.
  • Jardunbide zigortzaileak.
  • Ondare erantzukizunaren erreklamazioak.
  • Administrazio Publikoen ondasunak.
  • Trafiko isunen erreklamazioak.
  • Diru-laguntza publikoak.
  • Fundazio sormen eta aholkularitza.

Zuzenbide Administratiboaren bi arlo hauetan esperientzi zabala dugu.

Urbanismon bezero pribatu zein Administrazio publikoei planeamendu, kudeaketa, betearaztea eta diziplina urbanistikoan laguntza eta aholkularitza ematen dizkiegu.

Ingurumen arloan bezero pribatu, administrazio eta elkarte publikoei ondorioak eragin ditzaketen gai guztietan, aholkularitza eskaintzen diegu, hala momentuko edo etorkizuneko ihardueran nola bezeroek aurkeztutako arazo konkretuetan.

  • Plan Orokorrak, Plan Partzialak, Plan Bereziak, Urbanizatzeko Jarduketa-Programak eta Xehetasun-Azterketak Udaletarako erredakziorako laguntza juridikoa.
  • Kudeaketa urbanistikoa egiteko tresnak: Birpartzelazio-proiektuak, Lankidetza-sistema eta Desjabetze-sistema.
  • Hirigintza-hitzarmenen idaztea, negoziazioa eta izapidea.
  • Hirigintza diziplinaren espedienteak.
  • Hizarmen-batzarren eratze eta aholkularitza, Batzorde Kudeatzaileak, Eragile Urbanizatzailea, eta Kontserbazio Elkarteak lotutako beste elkarteak.
  • Txosten urbanistikoak egitea.
  • Hirigintzako lizentziak lortzeko aholkulartiza, obrak, ekintzak eta lehenengo erabilpena eta okupazio eta funtzionamendua, merkatal lizentziak, turistikoak eta lurzoru urbanizaezineko eta baimenak.
  • Zehapenak, desjabetzeak, baimenak, lizentziak, itxiera-aginduak eta hirigintza planeatzeko eta kudeatzeko tresnen aurkako prozedura administrazioarekiko auzi-prozesuetan defentsa juridikoaren zuzendaritza.
  • Iharduera gogaikarri, arriskutsu, kaltegarri eta osasungaitzen ezarpena.
  • Jabari publiko hidrauliko eta itsasokoari dagozkion espedienteak.
  • Hondakin industrialen kudeaketa eta biltegiratzea.
  • Iharduera lizentzien tramitazio eta erdiestea.
  • Ingurumen-eraginaren Ebaluazioaren Egistasmoen idaztea eta aholkularitza.
  • Lurzoru kutsatuen errekuperazio planak, lurzoruen deskontaminazioa eta segurtasun biltegien ipintzea.

“Sanz y Saiz Abogados S.L.”-ren abokatu penalisten taldea delitu ezberdinetan aditua da eta beharrezkoa denean, beste arlotako espezialisten laguntza du.

  • Lurralde antolamendua eta urbanismoari eta ondare historiko eta ingurugiroari loturiko delituak
  • Administrazio Publikoaren aurkako delituak.
  • Justizia Administrazioaren aurkako delituak.
  • Konstituzioaren aurkako delituak.
  • Ogasun Publikoa eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak.
  • Langileen eskubideen aurkako delituak.
  • Ohorearen aurkako delituak.
  • Sendi harramanen aurkako delituak.
  • Ondasuna eta gizarte eta ekonomi ordenaren aurkako delituak.
  • Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak.
  • Zurikeriak.
  • Lagunak, ondasuna, interes orokorrak eta orden publikoaren aurkako hutsegiteak.
  • Genero indarkeria.

Zuzenbide Zibilak lagunen arteko harremanak eta lagun pribatuen arteko ondarezko harremanak arautzen ditu. Arlo honetan, honako hau lantzen da:

  • Alokairu urbanoak, ez ordaintze eta kaleratzeagatik sortutako erreklamazioak.
  • Jabetza horizontala.
  • Higiezinen kontuak: segregazioak, salmentak, zedarritzeak…
  • Zortasunak.
  • Prozedura monitorioak.
  • Diru-kopuru erreklamazioak.
  • Erantzukizun zibila.
  • Mota guztietako hitzarmen eta dokumentu pribatuen idaztea.
  • Diru eta dirurik gabeko betearazteak.
  • Guztien ondarearen zatiketa.

Lan Zuzenbidea, Gizarte Segurantza eta Administrazioaren lan munduko arlo guztietan abokatu aditu eta eskarmentu handikoz osaturiko lan taldea dugu.

Esparru honetan, arlo nagusiak honako hauek dira:

  • Lan hitzarmenen idaztea.
  • Hitzarmen kolektiboetarako negoziazio prozesuetan aholkularitza.
  • Lan bidaltzeak, hutsuneak eta zehapenen jakinarazpenen idaztea eta era berean, lan hitzarmenen amaierak diziplinazko ez diren arrazoiengatik.
  • Kargu sindikalak dituzten langilei zabaldutako zigor espedientetan aholkularitza.
  • Lan ikuskaritzaren aurrean jarduera legalak.
  • B.A.A.Z.aren aurrean adiskidetze-egintzak (Adiskidetze-orriaren idaztea eta egintzara bertaratzea).
  • Lan hitzarmenen amaiera, bidaltzeak, zehapenak, lan sailkapenak, diru erreklamazioak, lan baldintzen aldaketak eta abarreko epaiketak.
  • Lan-bizitza ekiditen ez duten zauri iraunkorrak jasotzeagatik sortutako sariak, lanerako ezintasun iraunkorra edo behin behinekoa, ezintasun handia, erretreta, alta hutsuneak, afiliazioa eta langileen kotizazioak eta ondorioak prestazioen ikuspuntutik eta guzti honi lotutako epaiketak.
  • Gatazka kolektiboak, langileen subrogazioa, hauteskunde sindikalak eta langileen plantilleen osaketei buruzko epaiketak.
  • Funtzio publikoetan prozedura laburtuak (ordainsaria, ordu sindikalak, soldatari egindako deskontuak, zehapenak).
  • Lan arau-hausteagatik zehapenen prozedura arruntak, funtzionarioei jarritako zigorrak, lan eskaintza publikoak, plantillak eta lanpostu zerrendak, diru sariak, langile publikoen hautaketa prozesuak…

Familia Zuzenbidearen esparru gehienek gure bezeroen bizitza pribatuan eragin berezia dute, beraz “Sanz y Saiz Abogados S.L.”-k arlo honetako gaiak sentikortasun haundiz aztertzen ditu.

  • Familiarteko bitartekaritza.
  • Ezkontzaren baliogabetasuna, banaketa eta dibortzioaren prozedurak, hala nahita nola auzi-prozesuak.
  • Senar-emazteen erregimen ekonomikoaren amaiera eta deuseztea (irabazpidezko erregimena, foru komunikazioa)
  • Ezkontza-hitzarmenak eta ezkontza aurreko akordioak.
  • Konbenio arautzailearen prestaketa.
  • Izatezko bikoteak.
  • Ezintasun judizialak
  • Tutoretza eta kuratela.
  • Gurasotauna eta seme-alabatasuna.
  • Testamentu egiteko aholkularitza.
  • Jaraunspenen erreklamazioa.

“Sanz y Saiz Abogados S.L.”-ren Merkataritza Zuzenbidearen arloak enpresen eguneroko ihardueran sortzen diren kontu guztietan erabateko aholkularitza juridikoa eskeintzen du. Beste batzuen artean, honako gaietan:

  • Edozein elkarte motaren sormena eta era guztietako elkarte akordioen prestaketa.
  • Elkartearen estatutuak eta Batzorde Orokor eta Administrazio Kontseiluen araudien egitea.
  • Elkarten administrazio egitura eta barneko kudeaketaren definizioa.
  • Merkatal elkarten ohiko funtzionamenduaren kudeaketa legala.
  • Planifikazioa eta berregituratze-lanen betearazpena, bat-egiteak, eskuratzeak eta joint ventures.

Gure aldizkaria jasotzeko